Eusko Jaurlaritzaren ikerketa eta garapeneko zeharkako proiektu traktoreak diseinatzeko laguntza-programa

Partekatu

Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 21ean amaituko da

Eusko Jaurlaritzak elkarlaneko zeharkako proiektu traktoreak diseinatzeko laguntza-programaren deialdia argitaratu du, 1,2 milioi euro finantzatzeko.

Aurrekontu hori, guztira, Euskadi 2030 ZTBPn jasotako zeharkako hiru ekimen traktoreen artean banatuko da:

- Ekonomia zirkularra
- Mugikortasun elektrikoa
- Zahartze osasungarria

Laguntza horiek proiektu traktore horien diseinu-fasea finantzatzeko dira, eta gehienez 25.000 €-ko zenbatekoa izango dute eskabide bakoitzeko.

Deialdi honi buruzko informazio guztia hemen aurki daiteke:

  1. 118/2022 DEKRETUA, urriaren 11koa, ikerketa eta garapeneko zeharkako proiektu traktoreak diseinatzeko laguntzak arautzen dituena
  2. Deialdiaren ebazpena 02/02ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.