Euskampus 2.0 Misioen deialdiaren emaitzak.

Partekatu

Hautatutako 10 proiektuek lan egingo dute erantzun bateratuak sortzeko proposatutako alorretan, guztiak Euskampus 2.0 Misioen esparruan. Horren helburua da adimen artifiziala aztertzea eta ustiatzea, ezinbesteko garapen faktore gisa erronka zientifiko, teknologiko, ekonomiko eta sozial handiei aurre egiteko.

Euskampus Fundazioaren babes finantzarioa jasoko duten lankidetzako ikerketa ekimenek, halaber, parte hartuko dute Mentoring Euskampus akonpainamendu programan: kosorkuntzako espazio bat da ikertaldeek garatzeko ezagutzaren eta gaitasunen oinarri sendo bat, errazteko eta handitzeko gizarteari beren ikerketaren emaitzen transferentzia eta inpaktua.

Deialdi honetan askotariko proiektuak aukeratu dira; esaterako, adimen artifizialeko teknikak erabiltzea makulu adimendu bat garatzeko aukera emango duena mugikortasun funtzionaleko arazoak dituzten pazienteen diagnostiko jarraitua eta pertsonalizatua egiteko edota adimen artifiziala aplikatzea ekonomia zirkularraren sustapenean garapen jasangarriko helburuekin lerrokatutako politika fiskalen bitartez.

Foku tematiko horren helburua da hainbat arlotako ikertalderen lankidetza bultzatzea, gizarte eta giza zientzietakoak barne, bestelako taldeekin elkarlanean proiektu berritzaileak sortuko dituztenak, bai ikerketa-helburuaren ikuspegitik, bai diziplinarteko metodologia eta lanketa sistemikoaren ikuspegitik.

Ikusi hemen deialdiaren ebazpena.