Misioak programaren aurkezpena Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Ekonomia Zirkularraren II. Jardunaldian
Ekitaldia otsailaren 10ean izan da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan
Zer da Ekonomia Zirkularra? Zer egin dezakegu ingeniaritzak barne hartzen dituen arloetatik? Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako irakasle eta ikertzaileek eta kolaboratzaileek, besteak beste Euskampus Fundazioak, Unibertsitatea-Ekonomia Zirkularreko Enpresa Gelak antolatutako jardunaldi honetan, materialen, kudeaketaren, energiaren, robotikaren eta adimen artifizialaren arloan garatutako aurrerapenak eta horien aplikazio industriala aurkeztu dituzte.
Euskampus Fundaziotik, Miriam Ruiz, Ikerketa eta Berrikuntza Kooperatiboko arduradunak, Misioak programa aurkeztu zuen, Ekonomia Zirkularrean ikerketa eta berrikuntza pedagogikorako gaitasunak aktibatzeko adibide gisa. Aurkezpen horren ondoren, 1.0 Misioen Zirkbotics eta 2.0 Misioen SOFIA proiektuak aurkeztu ziren.
Zirkbotics proiektua, Iker Laskurainek aurkeztua, non UPV/EHUk, Tecnaliak eta Estia-Recherchek parte hartzen duten, Ekonomia Zirkularra errazten duten teknologia robotikoak ikertzen ditu. SOFIA proiektuak, bestalde, Adimen Artifizialaren aplikazioa jorratzen du Ekonomia Zirkularra sustatzeko, Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat datozen zerga-politiken bidez. Azken proiektu hau Germán Aranak eta Waleska Siguenzak aurkeztu zuten eta UPV/EHUko fakultate ezberdinek parte hartzen dute.
Jardunaldiari buruzko informazio guztia hemen aurki dezakezu.