Aerosorgailu flotatzaileen kontrolaren kodiseinua

Beste ikertzaile batzuk

Imanol Touzón, Javier López, Santiago Alonso, Jorge Feuchtwanger

Deskribapena

Itsasoko energia berriztagarrien hedapenak arrakasta izan dezan, aerosorgailu flotatzaileen diseinuak hobetu behar dira; izan ere, gaur egun, modu independentean diseinatutako osagaien emaitza dira, eta, beraz, gaindimentsionatuta daude eta karga handia dute, elkarreragin handiaren ondorioz. Gaur egungo ezagutzak eta diseinu teknikak ez dira nahikoa erronka horri heltzeko. Kodiseinuko tresna berriak behar dira, kontrola hasieratik txertatu ahal izateko eta azpisistema, dinamika eta interakzio guztiak kontuan hartzeko, behin aerosorgailua diseinatu ostean kontrol tekniken arabera optimizatzen saiatu beharrean.

Emaitzen aplikagarritasuna/eragina:
Proiektuaren helburuak praktikoak dira gehienbat, eta diseinu industrialetan aplikatzera bideratuta daude. Diseinuaren lehen etapetan kodiseinuko teknikak erabiltzetik hasita –kostuak murrizteko aukera emango dute–, prototipoan kontrol soluzio desberdinak probatzeraino esperimentu konplexuagoetan eta garestiagoetan baliozkotu aurretik, kanaleko entseguetan kasu. Proposamena prototipo merke eta moldakor baten diseinuan oinarritzen da, eta emaitza teorikoenak esperimentatzeko aukera ematen du. Horrela, kodiseinuaren emaitzak aplikazio erreal batera errazago eramaten dira, konfigurazio desberdinak baliozkotzeko inbertsio handiak egin behar izan gabe, egokia aurkitu arte. Hemen proposatutako prototipoaren garapenaren eta tekniken aplikagarritasuna eta inpaktua oso zabalak dira; izan ere, mota horretako soluzio flotatzaileen balio kate osoa EAEn dago finkatuta, lehen esan bezala.

No image

Beste proiektu batzuk

Akronimoa

ValDesMar

Organismo parte hartzaileak

Euskal Herriko Unibertsitatea eta Université de Bordeaux

Ikertzaile nagusiak

Erlantz Lizundia, Maider Iturrondobeitia, Véronique Coma

Informazio gehiago

Akronimoa

URPEKARI

Organismo parte hartzaileak

Euskal Herriko Unibertsitatea, Tecnalia

Ikertzaile nagusiak

Iñigo Martínez de Alegría, Lidia Rodríguez

Informazio gehiago

Akronimoa

HEMEN

Organismo parte hartzaileak

Euskal Herriko Unibertsitatea, Tecnalia

Ikertzaile nagusiak

Juan José Gaitero, Aitor Barquero

Informazio gehiago