Itsas Energiarako Itsaspeko Ibilgailu Autonomoen Diseinu Taldea
Beste ikertzaile batzuk
Néstor Vegas, Iker Aretxabaleta, Asier Matallana, Armando Astarlao, Edorta Ibarra, Eider Robles, Iñigo Kortabarria, Itziar Martínez de Alegría, Jesús Lázaro, Joannes Berque, Jon Andreu, José Luis Martin, Aitor Aranguren, Joseba López
Deskribapena
Offshore parkeak eta beste azpiegitura batzuk planifikatzeko eta mantentzeko kostua merkatzeko eta datu zientifikoak lortzeko, beharrezkoa da:
- Itsas hondoa karakterizatzeko sistemak. Horretarako, parametro asko behar dira, eta itsasoan lortzea denbora, diru eta giza baliabide gehiegi kostatzen da.
- Urpeko egituren eta haien ingurunearen berrikuspena eta mantentzea automatizatzea.
Proiektu honek ezagutza partekatu nahi du arlo akademiko eta enpresarialen artean itsaspeko roboten garapen teknologikoan aurrera egiteko dauden erronka zientifiko-teknologikoei buruz. Hezkuntza-eremua inplikatuz, itsas ingurunean jarduteko irtenbide robotikoak garatzeko interesa duten eragileen masa kritikoa sortzeko.
Emaitzen aplikagarritasuna/eragina:
Proiektua bat dator NBEren 2030erako Garapen Iraunkorreko 7 eta 14 Helburuekin (GJH). Zehazki, 7.2 xedearekin (Energia berriztagarrien proportzioa handitzea), itsaspeko robotak itsas energia berriztagarriak instalatzeko eta mantentzeko lanetan aplikatzera bideratuta baitago, eta 14.a xedearekin, ezagutza zientifikoa, ikerketa-gaitasuna eta itsas teknologia transferitzera. Gainera, proiektu honek kasu errealetan azalduko du itsaspeko robotek itsasoko datuak (ozeanografikoak, meteorologikoak, geologikoak, biologikoak edo kimikoak) biltzeko duten gaitasuna eta datu horien erabilera posibleak. Horri esker, egungo ikasleek prestakuntza hori honako zeregin hauetan aplikatu ahal izango dute:
- 14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemen kudeaketa eta babesa
- 14.4 Oinarri zientifikoak dituzten kudeaketa-planak aplikatzea
- 14.5 Itsas eremu babestuak sortzea, eskura dagoen informazio zientifiko hobean oinarrituta
Beste proiektu batzuk
Akronimoa
ValDesMar
Organismo parte hartzaileak
Euskal Herriko Unibertsitatea eta Université de Bordeaux
Ikertzaile nagusiak
Erlantz Lizundia, Maider Iturrondobeitia, Véronique Coma
Akronimoa
HEMEN
Organismo parte hartzaileak
Euskal Herriko Unibertsitatea, Tecnalia
Ikertzaile nagusiak
Juan José Gaitero, Aitor Barquero
Akronimoa
CoDe-FOWT
Organismo parte hartzaileak
Euskal Herriko Unibertsitatea, Tecnalia
Ikertzaile nagusiak
Josu Jugo, Eider Robles