Hormigoi ekologikoak energia jasotzen duten itsas egituretarako

Beste ikertzaile batzuk

Hegoi Manzano, José Tomás San José, Joserra Leiza, Alejandro Herranz, Edurne Erkizia

Deskribapena

HEMENen helburu nagusia da euskal industriarentzat eta LTC-Green Concrete-rentzat interes handikoa den lan ildo bat indartzea: energia jasotzen duten itsas egituretarako material berriak garatzea. Zehazki, funtzionalitate berriak izango dituen prestazio handiko hormigoi ekologikoak garatzea proposatzen da. HEMEN hormigoiaren osagai bana (gehigarriak, adizioak, zementua, agregakinak eta sendogarriak) ardatz duten lau lan paketetan banatuta dago, eta finantzaketa osagarria eta jarraitutasun aukera onak ditu. Taldea UPV/EHUko eta Tecnaliako ikertzaileek osatzen dute, bai eta graduko eta masterreko hiru ikaslek ere.

Emaitzen aplikagarritasuna/eragina:
Energia berriztagarrien industria, oro har, eta itsas energiarena bereziki, hazkunde esponentziala jasaten ari dira azken urteotan, CO2 isuriak murrizteko Europako politiken ondorioz. Industria hori sendotzeko, neurri handi batean, energiaren ekoizpen kostuak murriztu behar dira, bai eta mota horretako azpiegiturek ingurumenean duten eragina ere. HEMEN proiektuak, helburu hori lortzen laguntzeko, aplikazio horretara bideratutako hormigoi ekologikoak garatuko ditu.

No image

Beste proiektu batzuk

Akronimoa

ValDesMar

Organismo parte hartzaileak

Euskal Herriko Unibertsitatea eta Université de Bordeaux

Ikertzaile nagusiak

Erlantz Lizundia, Maider Iturrondobeitia, Véronique Coma

Informazio gehiago

Akronimoa

URPEKARI

Organismo parte hartzaileak

Euskal Herriko Unibertsitatea, Tecnalia

Ikertzaile nagusiak

Iñigo Martínez de Alegría, Lidia Rodríguez

Informazio gehiago

Akronimoa

CoDe-FOWT

Organismo parte hartzaileak

Euskal Herriko Unibertsitatea, Tecnalia

Ikertzaile nagusiak

Josu Jugo, Eider Robles

Informazio gehiago