Itsasoko hondakinen balorizazioa balio erantsi handiko biopolimero gisa
Beste ikertzaile batzuk
Estibaliz Saez de Cámara, Itziar Egüés, Jalel Labidi, María Saiz, Ortzi Akizu, Rikardo Mínguez
Deskribapena
Arrantza jarduerek itsasoko ekosistemetan hondakinak ez isurtzeko eta hondakin horiek ez metatzeko alternatibak garatuko dira. Ekonomia zirkularraren ikuspuntutik, arrantzako bazterkinak eta azpiproduktuak balio erantsi handiko material polimeriko gisa balorizatuko dira. Balorizazio-prozesu optimizatuak garatuko dira, material berrietarako balizko aplikazioak proposatuko dira eta ingurumeneko inpaktuak kuantifikatuko dira, bizi-zikloaren azterketaren bidez prozesuak birdiseinatzeko. Itsasotik datozen biopolimeroen balorizazioaren bideragarritasun ekonomikoa ebaluatuko da. Emaitzak kontrastatuko dira interesa agertzen duten eragileekin eta gizarteari erakutsiko zaizkio.
Emaitzen aplikagarritasuna/eragina:
Proiektuak erantzuna emango dio jatorri naturaleko itsasoko azpiproduktuen eta arrantzako jardueren hondakinen metaketak eragindako arazoari. Ekonomia zirkularraren eta bioekonomiaren ikuspuntutik, arlo zientifiko-teknikoko, ekonomikoko eta sozialeko erronkei ekingo zaie (gizartearen sentsibilizazioa garapen eredu jasangarriagoarekiko). Horrekin batera, ingurumen inpaktua neurtuko da prozesu jasangarriagoak diseinatzeko. Aplikazio espezifikoak bilatuko dira proof-of-concept delako bat garatzeko eta balorizazioaren potentziala erakusteko. Deribatutako informazioa baliagarria izango da itsasoan jatorria duten biopolimeroen baldintza egokienekin eta ezaugarri fisiko-mekanikoekin protokoloak ezartzeko. Horrek aukera emango du Euskal Autonomia Erkidegoko industriaren sektorera transferentzia teknologikoa egiteko, non itsasoko baliabideek zeregin garrantzitsua izango baitute.
Beste proiektu batzuk
Akronimoa
URPEKARI
Organismo parte hartzaileak
Euskal Herriko Unibertsitatea, Tecnalia
Ikertzaile nagusiak
Iñigo Martínez de Alegría, Lidia Rodríguez
Akronimoa
HEMEN
Organismo parte hartzaileak
Euskal Herriko Unibertsitatea, Tecnalia
Ikertzaile nagusiak
Juan José Gaitero, Aitor Barquero
Akronimoa
CoDe-FOWT
Organismo parte hartzaileak
Euskal Herriko Unibertsitatea, Tecnalia
Ikertzaile nagusiak
Josu Jugo, Eider Robles