Ekonomia zirkularrerako teknologia erraztaile robotikoak ikertzea, desmuntatzeko, desegiteko eta birfabrikatzeko prozesuak automatizatzearen bidez.
Beste ikertzaile batzuk
Jon Aspiazu, Jose Luis Outon, Sergio Oliveira, Rosa Rio, Iker Laskurain, Naiara Uriarte, Itziar Mtz de Alegria, Ruben Jimenez, Ion Olaskoaga, Ernesto Cilleruelo, David Gomez, Veronieque Pilnier, MAylis Uhart, Joseph Canou, Juhane Dascon
Deskribapena
ZIRKBOTICSek honako hau aztertuko du: robotika aurreratua zer-nola izan daitekeen elementu erraztaile bat ekonomia zirkularreko funtsezko hiru fasetan: birfabrikatzea, birziklatzeko desmuntatzea eta hondakinak identifikatzea/bereiztea.
Robotikak efizientzia ekonomikoa eta kalitatea ekar ditzake, hondakinen purutasuna handitzen baitu.
Oinarrizko kontzeptu probak ere egingo dira eta, horri esker, hobeto programatuko dira aplikazioak eta erronka teknologikoak –ondorengo faseetan ebatzi beharko dira–. ZIRKBOTICSek Euskampusen parte diren hiru eragileen etorkizuneko lankidetzetarako bidea irekiko du, hala nola Elkartek, Made in Europe eta EIT Manufacturing programetan.
Emaitzen aplikagarritasuna/eragina:
Orain arte, enpresa arloa eta arlo akademikoa I4.0 teknologien aplikazioak lehiakortasunean duen eraginean oinarritu dira, eta arreta gutxiago jarri diete ekonomia zirkularrari lotutako gaiei. Gainera, askotariko iritziak daude I4.0 teknologiek ekonomia zirkularrean izan dezaketen eraginari buruz. ZIRKBOTICSek bidea erraztuko du I4.0 teknologien eraginaren arreta ekonomia zirkularrean jartzeko.
Horrela, eragin horiek kuantifikatzeko ondorioek, metodologiek eta abarrek lagundu egingo diete enpresa industrialei korporazio mailako estrategiak zehazten; izan ere, berrerabiltzea, berreskuratzea eta birziklatzea hobetu egin behar dira ekonomia zirkularraren begizta itxi bat indartzeko.
Gainera, arduradun politikoek eta beste alderdi interesdun batzuek kontuan hartu beharko lituzkete eragin horiek, eta enpresak I4.0 teknologien erabileran oinarritutako ekintzak indartzera animatuko dituzten politikak sustatu beharko lituzkete, ekonomia zirkularrean duten eragina aprobetxatzeko.Beste proiektu batzuk
Akronimoa
ValDesMar
Organismo parte hartzaileak
Euskal Herriko Unibertsitatea eta Université de Bordeaux
Ikertzaile nagusiak
Erlantz Lizundia, Maider Iturrondobeitia, Véronique Coma
Akronimoa
URPEKARI
Organismo parte hartzaileak
Euskal Herriko Unibertsitatea, Tecnalia
Ikertzaile nagusiak
Iñigo Martínez de Alegría, Lidia Rodríguez
Akronimoa
HEMEN
Organismo parte hartzaileak
Euskal Herriko Unibertsitatea, Tecnalia
Ikertzaile nagusiak
Juan José Gaitero, Aitor Barquero