Jasangarritasuna, fiskalitatea, adimen artifiziala: Adimen artifiziala aplikatzea ekonomia zirkularra sustatzeko, garapen jasangarriko helburuekin bat datozen zerga politiken bidez.
Beste ikertzaile batzuk
Izaskun Alvarez, Ernesto Cilleruelo, Ruben Jimenez, Beñat Landeta, Iker Laskurain, Petr Mariel, Jon Olaskoaga, Cristina Peña, Rosa Rio, Susana Serrano, Robert Ugalde, Naiara Uriarte
Deskribapena
SOFIAk GJHekin bat datozen politika publikoetan aplika daitezkeen enpresen zirkulartasuneko adierazleak erabili nahi ditu. Ekonomia zirkularraren estandarizazio araudiak eta ingurumen aztarna korporatiboa kalkulatzeko metodologiak kontuan hartuta, ekonomia zirkularraren zazpi ekintza eremuetarako adierazleak proposatuko dira, zeinak XP X30-9011 estandarrean jasota dauden. Datu horien kudeaketan eta AAn oinarritutako tresnen laguntzarekin, garapen jasangarriarekin arduratzen diren politika publikoak planteatuko dira –sustapen edo fiskalitate murriztuko programak–.
Emaitzen aplikagarritasuna/eragina:
Ekonomia lineal batetik ekonomia zirkularreko eredu batera igarotzeko, eraldaketa prozesua ebaluatzea ahalbidetuko duten adierazle baliodunak behar dira (Patón, 2020). Dena den, egiaztatu dugu orain arte erabilitako adierazleekin ez dagoela ez adostasunik ez eta aplikagarritasun orokorrik ere (Camana, et al., 2021; Fernández-Mellado eta González de Luis, 2021; Morseletto, 2020).
SOFIAk misio eremu horretan duen eragina neurri sintetikoko tresnetan gorpuzten da, sektore publikoak zein pribatuak ekonomia zirkularraren eredu batera eraldatzeko prozesu hori ebaluatu ahal izateko.
Enpresa esparruari aplikatutako ebaluazio horrek bermatu behar du aktibatutako ekimenen komunikazioa objektiboa eta gardena dela, etengabeko hobekuntzako ziklo batean oinarritutako kudeaketa zirkularreko eredu bat hartzeko, non adierazleek funtsezko zeregina betetzen duten. Plangintzari, ekiteari, kontrolatzeari eta jarduerari dagozkien faseetan, sentsibilitate zirkular bat sortu behar da, hobekuntza objektiboak eta frogagarriak direnak bilatzean oinarritua; hau da, plangintza fasean planteatutako helburuen lorpen maila ezagutzea eta horren arabera jardun ahal izatea. Gure ustez, enpresa mailan lehen urrats bat emateko balio dezake, hurrengo faseetan nazioarteko estandarizazio arauak hartu ahal izateko –gaur egun, ISO/TC 323 Ekonomia Zirkularra batzorde teknikoa ari da egiten–.
Etorkizuneko estandar horren helburua da ekonomia zirkularraren eremua normalizatzea, esparruak, orientabideak eta laguntza tresnak garatzearen bidez.
Beste proiektu batzuk
Akronimoa
ValDesMar
Organismo parte hartzaileak
Euskal Herriko Unibertsitatea eta Université de Bordeaux
Ikertzaile nagusiak
Erlantz Lizundia, Maider Iturrondobeitia, Véronique Coma
Akronimoa
URPEKARI
Organismo parte hartzaileak
Euskal Herriko Unibertsitatea, Tecnalia
Ikertzaile nagusiak
Iñigo Martínez de Alegría, Lidia Rodríguez
Akronimoa
HEMEN
Organismo parte hartzaileak
Euskal Herriko Unibertsitatea, Tecnalia
Ikertzaile nagusiak
Juan José Gaitero, Aitor Barquero