Offshore haize plataformen egituraren osasunaren diagnostikoak egitea adimen artifizialeko teknikekin

Beste ikertzaile batzuk

Javi del Ser, Seyed Ali Hashemian

Deskribapena

DIA ikerketa kooperatiboko eta diziplinarteko proiektu bat da, eta adimen artifizialean oinarritutako algoritmoak garatu, egiaztatu eta balioztatu nahi ditu itsasoko haize egiturak monitorizatzeko. Proiektuak matematikako, konputazio zientifikoko, adimen artifizialeko eta ingeniaritzako adituak batzen ditu. Helburua da eragiketen eta mantentze lanen kostuak murriztea.

Haize turbina flotatzaileen ainguratze sistemaren akatsak balioztatzean egoten den ziurgabetasuna minimizatu nahi dugu, datuen tratamenduaren eta zenbakizko ereduak egitearen bidez.

Emaitzen aplikagarritasuna/eragina:
Offshore haize energia flotatzailearen garapena oso berria da oraindik Euskadin. Horrek eragina du, alde batetik, datu esperimentalak edukitzean eta , bestetik, gure emaitzak berehala aplikatzeko aukeran. Dena den, Euskadik industria, giza eta teknologia baliabide garrantzitsuak ditu energia berriztagarriei dagokienez; lurreko haize energiari dagokionez, batik bat. Zenbait enpresa haize energia flotatzailearekin lotutako ekimenetan parte hartzen ari dira dagoeneko: kasuen azterketa, diseinua, optimizazioa eta osagaien hornidura. Nautilus, Iberdrola, Murueta, Nervión, Navacel, Vicinay, CT, Ormazabal, NEM Solutions, Erreka, HWS Concrete Towers, Uniportbilbao, Euskal Herriko Itsas Foroa eta Energiaren Klusterra, Tecnalia, IK4- Ikerlan, Vicinay Marine Innovation eta OCT dira aipatu enpresak. Horrela, gure lanetik lortutako irabazi ekonomikoak itsas zabalean haize energia eraginkortasunez ustiatzeko teknologia adimendunak eta optimizatuak garatzera eta ezartzera bideratzen dira.

No image

Beste proiektu batzuk

Akronimoa

ValDesMar

Organismo parte hartzaileak

Euskal Herriko Unibertsitatea eta Université de Bordeaux

Ikertzaile nagusiak

Erlantz Lizundia, Maider Iturrondobeitia, Véronique Coma

Informazio gehiago

Akronimoa

URPEKARI

Organismo parte hartzaileak

Euskal Herriko Unibertsitatea, Tecnalia

Ikertzaile nagusiak

Iñigo Martínez de Alegría, Lidia Rodríguez

Informazio gehiago

Akronimoa

HEMEN

Organismo parte hartzaileak

Euskal Herriko Unibertsitatea, Tecnalia

Ikertzaile nagusiak

Juan José Gaitero, Aitor Barquero

Informazio gehiago